Naiz – Urkulluk ha visitado el último centro de dictadura militar y tortura en Argentina

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak ESMA (Armadaren Mekanika Eskola), Argentinako azken diktadura militarraren atxiloketa eta torturararako zentro klandestinoa, bisitatu du herrialde horretara egiten ari den bidaia ofizialean. Gaur egun biktimen omenezko eremua da. Memoriaren Zentroen nazioarteko sarea sortzea proposatu du Urkulluk.

Argentinara egiten ari den bidaia ofizialaren lehen jardunaldian, Iñigo Urkulluk ESMA (Museo Sitio de Memoria) bisitatu du, azken diktadura militarrean atxilotuak atxikitzeko, torturatzeko eta hiltzeko erabiltzen zuten zentro klandestinoa. 1976-1983 artean 5.000 gizon-emakume atxilotuta edo desagertuta egon zirela kalkulatzen da. Gaur egun eskola-museoa da eta biktimak omenezko eta gizateriaren krimenak kondenatzeko toki bilakatu da.

EAEko lehendakariak nabarmendu du memoria-zentroak iraganeko zauriak «egia esanez» sendatuko dituen eta etorkizunean gerta daitezen saihestea prebenituko duen «bizikidetza-proiektuaren «untsezko pieza» direla, eta proposatu du elkarrekin komunikatuta eta koordinatuta dauden memoria-zentroen sarea sortzeko, «herrialde bakoitzak gogoratu eta modu kritikoan eguneratzen duenak proiekzio unibertsala izan dezan».

Gogoratu du EAEk Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Eskubideen Institutua duela, eta bertan «gure oraintsuko historiaren gertakariak gogorarazteko eta kritikoki berriro nabarmentzeko» ahalegina egiten dutela, «gertakaririk alde batera utzi gabe eta edozein parekatze, konpentsazio edo justifikazio baztertuz».

ESMAra bisita egin ondoren, Lakuako Gobernuaren ordezkaritzak, Buenos Airesko euskal komunitateak lagunduta, lore eskaintza egin du Gernikako arbolaren kimuan; 1919an Garayri eskainitako monumentuaren ondoan landatu zen, Laurak Bat euskal zentroak eskatuta.

Ondoren, lehendakariak topaketa izan du Argentinan dagoen euskal komunitatearekin; bertan, munduan dauden euskal immigranteen kopuru handiena batzen da; izan ere, biztanleen %10ek euskal jatorriko arbasoren bat duela kalkulatzen da.

https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20181101/azken-diktadura-militarraren-atxiloketa-eta-tortura-zentroa-bisitatu-du-urkulluk-argentinanhttps://goo.gl/eYL2S9